Esnatu ala hil, euskararen oraina eta geroa diagnostiko batean saiakera-liburua aurkeztuko du bihar Garikoitz Goikoetxeak. Etxezabalan izango da saioa, 18:30ean, eta liburuaren nondik norakoak kontatuko ditu. Aurkezpenaren ostean, UEMAren Esnatu dinamikaren azalpen labur bat emango dute.
Goikoetxea idazle eta kazetaria da, eta liburuan euskararen bilakaera eta egoera zein den azaltzen du, hizkuntzaren orainaren eta geroaren diagnostiko bat eginez.