Ostegunean The Boogi Sompers taldearen emanaldia ikusteko aukera izango da Marina Txikin. 21:00etan hasita, Iker Piris gitarra joleak eta Nirek Mokar piano joleak musika saio bikaina eskainiko dute.
19:00etatik 21:00etara pintxo-potea izango da, eta ondoren zuzeneko musika saioa. Zuzeneko musika emanaldiko sarrera doakoa izango da, baina txartel bakoitzari 0,50 euro gehituko zaio. Halaber, ekitaldiak irauten duen bitartean jatordua bertan burutzen dutenek euro bat gehiago ordaindu beharko dute pertsonako.