Saio originalaren barruan, Fatih Akın zinegile alemaniarraren La isla de Amrum filma ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, jatorrizko hizkuntzaz azpitituluekin. Gidoia zuzendariak berak idatzi du, Hark Bohm zuzendari, gidoilari eta aktorearekin elkarlanean, eta, nolabait esateko, istorioa Bohmek Amrum uhartean igarotako haurtzaroan oinarritzen da.
Istorioa 1945eko udaberria kokatzen da, Bigarren Mundu Gerrako azken egunetan. 12 urteko mutiko batek itsasoari beldurri gabe fokak ehizatzen ditu eta gertuko Bendixen baserriko zelaiak nekaezin zaintzen ditu, familia elikatzen laguntzeko. Aita kanpoan du, eta Hermannekin duen adiskidetasun apurtezinaz fiatzen da. Gerraostean, bakea iritsiko da, eta ustekabeko erronkak sortzen dira uhartean, mutikoa bere norabidea marraztera behartuko dutenak.
Pelikula hau 2025ko Cannesko Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatu zuten, eta joan den irailean Alemaniako pantaila handietara iritsi zen. Gaur, Modelon emango dute, 19:30etik aurrera.