Oraindik izena eman daiteke Udaberriko I. Hitz Gurutzatuen txapelketa

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 26a

Zirika elkarteko kideak Udaberriko Hitz Gurutzatuen txapelketaren aurkezpenean. (Mireia Galarza Bastida)

Igande honetarako antolatu du sariketa Zirikak. Txapelketaren lehen edizioa izango da, eta izena emateko epea ostegun arte egongo da zabalik.

Udaberriko Hitz Gurutzatuen txapelketaz gozatzeko aukera izango da igande honetan Zirika euskara ekartearen eskutik. Lehiakideek 09:30ean agertu beharko dute Lege Zaharren Enparantzara gehienez. 

Izena emateko epea ostegun honetan itxiko da. Bitartean, parte hartu nahi dutenek esteka honetan egin beharko dute. Dena den, paperean izena ematea nahiago dutenek, horretarako aukera izango dute, 5 euroren truke. Izena emateko momentuan parte hartzaileek bazkaltzen geratzeko asmoa ere baduten ala ez zehaztu beharko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide