Herritarrek Inurritzako Jai Batzordeak antolatutako 'San Pelayuak ate joka' bertso poteo eta afariaz gozatzeko aukera izango dute ekainaren 12an. Julen Zulaika, Adei Urbitarte eta Mantxi bertsolariak arituko dira kantuan, San Pelaio jaiei etorrera egiteko eta girotzeko asmoarekin.
Bertso-poteoa 19:00etan hasiko da, eta Inurritzan barrena ibiliko dira taberna batetik bestera. Jarraian, 21:00etan, bertso-afaria izango da Etxaiz tabernan. Menu bakarra egongo da aukeran: entsalada mistoa, sahieskia, postrea eta edaria eskainiko dute. 22 euro balioko du, eta lekua eskuratu nahi duenak Etxaizen bertan eman beharko du izena.