'Bizitzaren zaindariak' topaketa antolatu dute ostiralerako

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 25a

Kolonbiako emakume bat. (Alboan)

Kolonbiako lurralde desberdinetako hiru emakumek beraien erauzketa-proiektuen eta eskubide kolektiboen urraketen aurkako borrokak partekatuko dituzte.

Alboan Fundazioak antolatuta, Bizitzaren zaindariak topaketa izango da maiatzaren 29an, ostiralez. Bertan, zehazki, Kolonbiako lurralde desberdinetako hiru emakumek beraien erauzketa-proiektuen eta eskubide kolektiboen urraketen aurkako borrokak partekatuko dituzte.

Antolatzaileen esanetan, "Bogotatik Guajirara, antolaketa komunitarioko, erresistentzia afrokanpesinoko eta kulturartekotasuneko esperientziak" hurbilduko dituzte, "ardatz komun" batekin: uraren, lurraldearen eta bizitzaren defentsa. Pagoeta Mendizale Elkartearen aretoan izango da ostiraleko topaketa, 19:00etatik aurrera, eta doakoa izango da sarrera.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide