Kultur proiektuetarako udalak martxan jarritako diru laguntzak eska daitezke jada

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 23a

Paperezko liburua eta liburu digitala. (Pixabay)

Udalak zehaztu duenez, aipatutako diru laguntzak Zarauzko irabazi asmorik gabeko kultur edo gizarte arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte. Guztira 12.185 euroko aurrekontua prestatu du udalak horretarako. 

Zarauzko Udaleko Kultura departamentuak martxan du 2026ko diru laguntzen deialdia. Guztira 12.185 euroko aurrekontua prestatu du udalak horretarako, eta horien helburua da "kultur jarduerak, programak eta sormen proiektuak egiteko laguntzak ematea". Zehazki, bi arlotan banatuko ditu udalak diru laguntzak, bata kultura jarduerentzat eta programentzat, eta bestea kultura sormeneko proiektuentzat, hala nola ikus entzunezkoentzat edota arte plastikoaren inguruko lanentzat.

Udalak zehaztu duenez, aipatutako diru laguntzak Zarauzko irabazi asmorik gabeko kultur edo gizarte arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte. Dena dela, salbuespen bat ere jarri du erakundeak: Zarauztik kanpoko entitateek ere jaso ahal izango dituzte diru laguntzak, hain zuzen ere, bere jardueren zati nabarmen bat udalerriaren barruan garatzen bada edo udalerriarentzat interesgarria bada.

Gainera, kultur sorkuntzako proiektuetarako diru laguntzak gutxienez 31 urte dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte. Aldiz, taldean aurkezten badira, kideen hiru laurdenek bete beharko dute baldintza hori. Horretaz gain, proiektu berriei aukera emateko, ezingo dute aurreko urtean diruz lagundutako proiektu edo jarduera berberek diru laguntzarik jaso.

Udalak gehitu du eskaerak udalaren zerbitzu telematikoen bitartez erregistratu beharko direla, denak ere ekainaren 12 baino lehen. Deialdiaren inguruko informazio osagarria lortzeko, udalaren web orrira eta Kultura departamentura jo daitekeela jakinarazi du erakundeak, 943-00 51 20 telefonora deituta edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide