Zarautz Eleka Zarauzko ikastetxe guztietan hizkuntza-kontzientzia lantzeko egitasmo soziolinguistikoa da. Bertan DBHko eta LHko ikasleek hartzen dute parte, eta aurten Kultur aniztasuna lantzen ari dira.
Egitasmoarekin bat eginik, gaur Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Zarauzko Udaleko alderdi guztiek ondorengo manifestua argitaratu dute:
"Zarauztarrok,
Lingua Vasconum, Lingua Navarrorum, Llengua Basca, Lengua Vasca, Langue Basque,
Basque Language, Baskische Sprache, バスク語, 巴斯克语, الباسكية اللغة, euskera...
Zarauztartasunaren arnasa da,
askotariko zarauztarren elkargunea.
Munduko herri askotatik etorritako pertsonen bizitokia da Zarautz.
Hizkuntzen eta kulturen mosaikoa.
50 hizkuntza inguru hitz egiten dira gaur egun herrian,
eta aniztasun horretan aberasten gara.
Elkartu gara familian, gelan, lantokian, kirolean;
ezagutu ditugu ohitura berriak, ospakizun berriak;
ikasi ditugu hitz berriak, doinu berriak.
Eta amestu nahi dugu elkarrekin etorkizuneko Zarautz hori:
eskua luzatu, entzun, ulertu, hitz egin, lagundu
gozatu, aukera eman, elkar aberastu, eraiki;
eta gure partetik jarri
euskara izan dadin
gure arteko zubia,
edo elkar lotuko gaituen haria.
Euskara,
es mi lengua y tu lengua
É a minha língua e a tua língua
ولغتكمي لغتي ه
C'est ma langue et ta langue
Sama làkk la, sa làkk la
Yeh meri zaban hai aur aap ki zaban hai
zarauztar guztiona.
Gizarte baten indarra bere aniztasunean eta elkartasunean dagoelako,
euskara izan dadila zarauztar guztion etorkizuna josteko haria".