Uzu eta 1991 taldeen emanaldia gaur, Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 22a

Bilboko 1991 taldea zuzeneko batean. (utzitakoa)

Arraio irratiko Zarata Zarautz saioaren urteurreneko lehen kontzertua izango da honakoa. Punk eta post-punk doinu ilunak izango dira entzungai, 21:30etik aurrera.

Zarata Zarautz irratsaioaren 20. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hiruputzu gaztetxean, eta lehenengoa gaur iluntzean izango da. Hain justu ere, Uzu eta 1991 taldeek kontzertu bana eskainiko dute urteurreneneko lehen jaialdian, 21:30etik aurrera.

Pandemia garaian Montrealen (Kanada) sortutako punk taldea da Uzu, Aljeria, Kolonbia eta Quebeceko kideez osatua, eta punk iluna jorratzen dute. Bilboko 1991 taldeak, berriz, pop eta punk doinuak uztartzen ditu, post-punk doinuetatik oso gertu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide