Ekialde Urruneko zinemaz hirugarren saioa, gaur Photomuseumen

Intza Trula 2026ko maiatzaren 22a

Zhangwan barrutia. (Wikipedia)

Txinako landa gizartearen ingurukoa izango da saioa, eta, besteak beste, tradizioaren, familiaren eta gizarte aldaketen arteko harremanak aztertuko dituzte. 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Ekialde Urruneko zinemari buruzko zikloari jarraipena emango diote gaur, hirugarren saioarekin. Zehazki, Txinako landa gizartearen ingurukoa izango da saioa, eta, besteak beste, tradizioaren, familiaren eta gizarte aldaketen arteko harremanak aztertuko dituzte.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Txinako landa eremuko emakumearen rola, ohiturak eta botere harremanak izango dira saioaren ardatz nagusiak. Proiekzioaren ondoren, solasaldia ere egongo dute, publikoaren parte hartzea sustatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide