'Un hijo' eta 'Maracuda' filmak, ikusgai asteburuan Modelon

Intza Trula 2026ko maiatzaren 22a

Bihartik hasi eta astelehenera bitartean eskainiko dituzte bi filmak Modelon. Sarrerak erosteko bi modu daude: alde batetik, Kutxabanken atari digitalean aurki daitezke, eta, bestetik, Modelo aretoko leihatilan daude salgai.

Datozen hiru egunotan bi film eskainiko dituzte Modelo zinema aretoan, hain zuzen ere, Un hijo eta Maracuda. Ohiko ordutegian eskainiko dituzte horiek, eta astelehenean izango da Ikusleen Eguna.

Nacho de la Casak zuzendutako Un Hijo filmean Maria da protagonista, esperientziarik gabeko eskola psikologoa. Eskolara iritsi den 8 urteko haur batekin egingo du topo berak. Haurraren itxurazko zoriontasunaren atzean, aurreikusi ezin daitezkeen ondorioak dituen sekretu bat ezkutatzen dela susmatzen du berak. Horregatik, hori jakiteko, Guilleren adimenak marrazkietan itzultzen duena deszifratu beharko du, eta, gainera, aitaren intransigentzia gainditu.

Maracuda filma, berriz, izen bereko tribu buruzagi baten semearen istorioa da. Aita bezain ausarta eta trebea dela erakutsi nahi du, eta, beraz, baso misteriotsu batean sartuko da. Han Tink ezagutuko du, espazioko txori magikoa, eta elkarrekin abentura ugari biziko dituzte Harri Aroko mundu batean, animalia bitxiekin eta dinosauroekin. Abentura horietako batean, Maracudaren aita izaki txiki bihurtuko du Tinkek, nahi gabe. Orduan, Maracuda Tinki botereak kontrolatzen laguntzen saiatuko da.

Sarrerak Modelo aretoko leihatilan eskura daitezke, baina Kutxabanken atari digitaletik ere eros daitezke.

Bihar, larunbata

  • 16:45. Maracuda
  • 19:15. Un hijo
  • 22:15. Un hijo

Etzi, igandea

  • 16:45. Maracuda.
  • 19:15. Un hijo.

Maiatzak 25, astelehena, Ikusleen Eguna

  • 17:00. Un hijo.
  • 19:30. Un hijo.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide