Usurbilgo eta Orioko "zaintza proiektu sarituak" erakusgai, Musika Plazako kioskoan

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 21a

Anuska Esnal Orioko alkatea, Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatea eta Ander Lukas Zarauzko EH Bilduko zinegotzia, Musika Plazan. (Enara Ariznabarreta)

EH Bilduk Usurbilgo eta Orioko zaintza proiektu sarituak aurkezteko solasaldia gauzatu zuen atzo Musika Plazako kioskoan. Anuska Esnal Orioko alkatea eta Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatea bertaratu ziren zaintza proiektuak aurkeztera.

Hainbat herritar bildu ziren atzo Musika Plazako kioskoan, Usurbilgo eta Orioko zaintza proiektu sarituak ezagutzeko asmoz, Zarauzko EH Bilduk antolatuko ekitaldian. Plaza pixkanaka-pixkanaka betetzen joan zen, eta erabilgarri zeuden aulki guztiak bete ziren.

Ander Lukas Zarauzko EH Bilduko zinegotzia, Anuska Esnal Orioko alkatea eta Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkatea herritarren aurrean eseri ziren Usurbilgo eta Orioko zaintza proiektuak aurkeztu asmoz. Bi herriak "puntakoak" diren proiektu sozialak ari dira garatzen "zaintzaren ikuspegi integrala landuta, eta langile, herritar eta udal ordezkarien arteko elkarlana sustatuz". Hori da, hain zuzen ere, koalizioak Zarautzen aldarrikatu nahi duena, izan ere, herria "biziberritzeko beharra" dagoela iritzi diote.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide