Airean saria jaso du Mikel Olazabalek

Aritz Mutiozabal

Mikel Olazabal saria jasotze ekitaldian. (ETB)

Asteazkenean egin zion aitortza kazetari zarauztarrari Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak. Aurki hartuko du erretiroa.

Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak Airean sariak banatu zituen asteazken honetan, eta, beste batzuen artean, EITB Kirolak lantaldeko kazetari Mikel Olazabal zarauztarraren lana aitorztu zuten.

Olabazabalek aurki hartuko du erretiroa, 42 urteko ibilbide profesional luzearen ondoren. Urte luzean ETBko kirol zuzendaria izan da, eta oso ezaguna egin da uda sasoian estropaden ahotsa eta aurpegia izan delako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide