Arguedasko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Intza Trula 2026ko maiatzaren 20a

Hainbat herritar Lege Zaharren Enparantzan, apirilaren 16an, Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzean. (Aritz Mutiozabal)

19:00etan Lege Zaharren Enparantzan elkartzeko deialdia egin du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Pasa den astelehenean emakumearen gorpua aurkitu zuten bere senitartekoek Arguedesen (Nafarroa), eta haren senarra atxilotu zuten ustezko hiltzaile gisa.

Beste hilketa matxista bat izan da duela egun gutxi Euskal Herrian, Arguedasen (Nafarroa) zehazki. Emakume baten gorpua topatu zuten astelehenean bere senitartekoek, eta guardia zibilek haren senarra atxilotu zuten, emakumea hiltzea leporatuta. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak jazotakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du biharko: 19:00etan izango da, Lege Zaharren Enparantzan.

44 urte zituen emakumeak, eta atxilotutako gizonak 43 urte ditu. Hain justu ere, Euskal Herrian izandako laugarren hilketa matxista kasua da Arguedaskoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide