EH Bilduk antolatuta, Usurbilgo eta Orioko "zaintza proiektu sarituak" ezagutzeko solasaldia izango da bihar

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 19a

Anuska Esnal Orioko alkatea, artxiboko irudi batean. (Guka)

Bertan izango dira Anuska Esnal Orioko eta Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkateak, eta hitzaldia dinamizatuko du Ander Lukas Zarauzko zinegotziak. 18:30ean izango da, Musika Plazako kioskoan, hain zuzen ere. 

EH Bilduk, Europa mailan euren proiektu sozialengatik sarituak izan diren hainbat udaletako ordezkariak gonbidatuta, herri horietan egiten ari diren lana ezagutzeko solasaldia antolatu du bihar arratsalderako. Bertan izango dira Anuska Esnal Orioko eta Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkateak, eta hitzaldia dinamizatuko du Ander Lukas Zarauzko zinegotziak. 18:30ean izango da, Musika Plazako kioskoan, hain zuzen ere. 

Oposizioko taldeak azaldu duenez, bi herri horiek "puntakoak" diren proiektu sozialak ari dira garatzen "zaintzaren ikuspegi integrala landuta, eta langile, herritar eta udal ordezkarien arteko elkarlana sustatuz". Horrek abagunea ekarri du, kualizio subiranistaren arabera, "proiektu antiarrazista, feminista eta inklusiboak herriratzeko", eta horixe da, hain justu, Zarautzen aldarrikatu nahi dutena. Horretarako, ordea, Zarautz "biziberritzeko beharra" dagoela azaldu dute, "udal politikek norabide sozialagoa" izan dezaten. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide