Tokiko batzar ireki eta herrikoia antolatu du Sortuk ostiralerako, Arranon. 18:00etan hasiko da, eta bi gai landuko dituzte: Kokapen politikoa eta berrantolaketa, David Plaren eskutik, eta Zarauzko Ezker Abertzalearen lehentasunak eta erreferenteen hautaketa.
Behin kongresua amaituta, Zarauzko zein Nazio Mailako Sortu hurrengo hilabete eta urteotan egin beharrekoak hausnartzen aritu dira, eta herritarrekin partekatzeko helburuarekin antolatu dute Tokiko batzarra.
Saio "interesgarria eta mamitsua" aurreikusten dute, eta herritarrei bertaratzeko gonbidapena luzatu die.