Zarautzek galdu egin du Herriarteko final zortzirenetako joanekoa

Intza Trula 2026ko maiatzaren 18a

Aritzbatalde pilotalekua. (Artxibokoa)

Bi partida galdu eta bat irabazi zituen Zarautzek gomazko paletan, Azkoitiaren aurka. Ostiral iluntzean jokatu zuten jardunaldia, Aritzbatalde pilotalekuan; itzulerako partida, berriz, Azkoitian izango da, igande honetan.

Porrotarekin abiatu ditu Zarautzek Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenak. Ostiralean jokatu zuten gomazko paletako jardunaldia, Azkoitiaren aurka, eta 1-2 galdu zuen Zarauzko taldeak.

Lehen partidan, kantxa osoan, 7-20 irabazi zuen Azkoitiko Epeldek Zarauzko Etxaberen aurka. Bigarren partida binakakoa izan zen: Azkoitiko Azpirozek eta Larrañagak Zarauzko Landaren eta Urangaren aurka neurtu zituzten indarrak. Etxekoak nagusitu ziren neurketa horretan, 20-16ko markagailuarekin. Azken partida zazpi koadroren barruan jokatu zuten, eta Azkoitiko Aizpuruk Zarauzko Segurola hartu zuen mendean, 5 eta 20.

Zarautzek final zortzirenetako lehen jardunaldia galdu badu ere, oraindik itzulerako partida geratzen zaio markagailua iraultzeko. Igande honetan, maiatzaren 24an, jokatuko dute jardunaldi hori, Azkoitian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide