Ekainaren 19an, ostiralez, ospatuko du Udaberri jubilatuen elkarteak urteko bazkaria, eta dagoeneko zabaldu du bertan izena emateko aukera. Otordua Santa Barbara jatetxean izango da.
Hala, bazkarira joateko interesa duten bazkideek ekainaren 11ra arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako Udaberriren bulegora jo beharko da, ondorengo ordutegian: astelehenetan eta astearteetan 10:00etatik 12:00etara, eta asteazkenetan eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara.