Palestinan hautsi dituzten familien aldeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Palestinatik iritsi diren Nahla eta Lulu amekin batera. Lau haurrekin etorri dira beraiek herrira, baina beste lau seme-alaba Palestinan utzi behar izan dituzte.
Hala, gaurko elkarretaratzean, haien sufrimendua eta genozidioaren ondorioak argitara eraman nahi izan dituzte, eta horretarako, Nahlak bere testigantza partekatu du herritarrekin: "Babes bila etorri ginen, baina ez dago babesik, ez bakerik, ez segurtasunik familiarik gabe, seme-alabarik gabe. Haiekin harrapatuta gaude. Egun hartan, egun madarikatu hartan, etxea gure buruen gainean lehertu zutenean, gure seme-alabak eta nire senarra hil zituzten. Itxarotea hiltzea da. Isiltasuna hiltzea da. Itxaronaldi luzea gehiegi luzatu da. Itxarotea kolapsatzea da".