Palestinan hautsitako familien alde, elkarretaratzea

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 15a

Palestinako bandera. (Julene Frantzesena)

Lege Zaharren Enparantzan elkartuko dira bihar, 11:30ean, eta bertan izango dira Palestinatik Zarautzera iritsi diren bi ama. 

Palestinan hautsi dituzten familien alde egiteko hitzordua zehaztu dute biharko. Hain zuzen ere, Lege Zaharren Enparantzan elkartuko dira goizean, 11:30ean, eta bertan izango dira Palestinatik Zarautzera iritsi diren bi ama,  Nahla eta Lulu. 

Lau haurrekin iritsi dira beraiek herrira, baina beste lau seme-alaba Palestinan utzi behar izan dituzte. Zarautz Palestina Herri Ekimenak deitutako elkarretaratzean, beraz, Palestinako "lubakiko emakumeen egoera salatu nahi dute, genozidio horren biktimek bizi duten izugarrikeriaren beste alderdi batez gehiago jabetuta". Taldeak herritarrak biltzea nahi du elkarretaratzean, "errefuxiatuen familiak berriz elkartzea guztion arteko borroka bihur dadin". 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide