Datozen egunotan bi film emango dituzte Modelo zinema aretoan: Michael da bata, eta Las ovejas detectives da bigarrena. Gaurtik astelehenera emango dituzte ikus-entzunezkoak, eta azken eguna izango da Ikusleen Eguna.
Michael Jackson musikaria du protagonista lehen filmak. Michael bizitza du oinarri, Jackson Five taldean zuen talentu apartatik hasi eta izar bihurtzeraino, zeinaren sormen handinahiak entretenimenduaren industriaren ikono handiena izateko grina nekaezina piztu zuen.
Las ovejas detectives filma, berriz, artzain baten kontakizuna da. Gauero, artzain batek hilketa misteriotsu bat irakurtzen du ozenki, ardiek uler dezaketenaren itxurak eginez. Hilda aurkitzen dutenean, ardiak berehala konturatzen dira hilketa bat izan dela, eta uste dute badakitela nola konpondu.
Sarrerak Modelo aretoko leihatilan eskura daitezke, baina Kutxabanken atari digitaletik ere eros daitezke.
Gaur, ostirala
- 20:00. Michael
Bihar, larunbata
- 16:45. Las ovejas detectives
- 19:15. Michael
- 22:15. Michael
Etzi, igandea
- 16:45. Las ovejas detectives
- 19:15. Michael.
Maiatzak 18, astelehena, Ikusleen Eguna
- 17:00. Michael.
- 19:30. Michael.