Ekialde Urruneko zinemari buruzko bigarren saioa, gaur Photomuseumen

Intza Trula 2026ko maiatzaren 15a

Ruan Lingyu aktorea, 'Amor y Deber' filmean.

Txinako zinemaren ikuspegi sozial eta politikoa aztertuko dute saioan. 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan izango da.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Ekialde Urruneko zinemari buruzko saioarekin jarraituko dute gaur. Zehazki, zikloko bigarren saioa izango da, eta Txinako zinemaren ikuspegi sozial eta politikoa aztertuko dute.

Iraultza garaiko gizarte aldaketak eta emakumearen papera ardatz hartuta, justizia sozialaren eta askatasunaren bilaketaren testuingurua landuko dute. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egongo dute, publikoaren parte hartzea sustatuz. 

Hala, 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide