'Munstrokast deluxe' jolas-liburuaren aurkezpena bihar, Garoa liburu-dendan

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 14a

Nerea Loiola eta Orhi Epelde 'Miraren mendekua' liburuarekin. (Erein argitaletxea)

Nerea Loiola eta Orhi Epeldek 'Munstrokast deluxe' jolas-liburua aurkeztuko dute bihar Garoa liburu-dendan, 18:30ean. Liburu honetan, irakurleak edozein unetan atzera egiteko eta bere istorioa aldatzeko aukera izango du.

Bihar, ostiralez, 'Munstrokast deluxe' jolas-liburuaren aurkezpena izango da Nerea Loiolaren eta Orhi Epelderen eskutik Garoa liburu-dendan, 18:30ean hasita. 

Eskapu txiki bildumako hirugarren liburu hau "desberdina" omen da, eta "zu zara protagonista". Loiolak erronka bati aurre egitera bultzatu nahi ditu irakurleak, abentura misteriotsu eta dibertigarri bat argitzeko erabakiak hartuz eta enigmak ebatziz. Agian bideojokorik zirraragarrienean jolastuko dira; edo agian ez, agian ez dira azken pantailara iritsiko, baina edozein unetan atzera egiteko eta beraien istorioa aldatzeko aukera izango dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide