Museoen Nazioarteko Eguna izango da maiatzaren 18an Museoak mundu zatitu bat elkartzen lelo hartuta. Egun hori ospatuko du Zarauzko Photomuseumek egunaren bezperan, maiatzaren 17an.
Hala, Photomuseumerako sarrera doan izango da igandean. Gainera, bi bisita gidatu doan eskainiko dituzte: 11:30ean euskaraz eta 18:00etan gazteleraz. Bisita gidatuetan parte hartzeko izena 943-13 09 06 telefono zenbakira deituta eman behar da.