Militarismoaren eta inperialismoaren aurkako borroka oinarri duen erakusketa, etzi Merkatu Plazan

Intza Trula 2026ko maiatzaren 13a

Kubari elkartasuna adierazteko Kontseilu Sozialistak Zarautzen jarritako pankarta bat. (Urola Kostako Kontseilu Sozialista)

18:30ean zabalduko dute Militarismoaren eta inperialismoaren aurkako borrokak: Zarauzko testigantza batzuk erakusketa. Urola Kostako Kontseilu Sozialistak prestatu du mostra, eta gonbidatuak izango dira saioan.

Militarismoaren eta inperialismoaren aurkako borrokak: Zarauzko testigantza batzuk erakusketa zabalduko dute etzi, ostiralez, Merkatu Plazako lehen solairuan. Urola Kostako Kontseilu Sozialistaren ekimenez zabalduko dute mostra, eta aurkezpena 18:30ean hasiko da.

Antolatzaileen hitzetan, inperialismoaren eta militarismoaren "basakeriek historia luzea dute, baina baita horien aurkako borrokek eta esperientziek ere: NATOren aurkako borroka, intsumisio mugimendua, brigada internazionalistak...". Erakusketan esperientzia horien Zarauzko zenbait testigantza jaso nahi izan dituzte, "gaurko borrokak marrazteko ere balio diezaguten".

Aurkezpenean Mikel Elorza, Julen Zulaika, Hodei Iruretagoiena eta Ezkerra izango dira gonbidatu gisa. Aurkezpenaren ostean, erakusketa ikusgai egongo da hurrengo asteko asteburura arte, honako ordutegian: asteartetik ostiralera 18:30etatik 20:30era eta asteburuetan 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide