Arkamurka natura elkarteak antolatuta, apirila amaieran Petrolioa, gerrak eta trantsizio faltsuak hitzaldi-solasaldia egin zuten Modelo aretoan, Aitziber Saroberen eta Alex Lopezen parte hartzearekin. Jardunaldi hura bideoz hartu zuen natura elkarteak eta orain argitara eman du, saioak utzitako gogoetak, azalpenak eta galderak berriz entzun eta lasai hausnartzeko aukera eskainiz.