Pasa den larunbatean Espainiako Unibertsitate Arteko Judo Txapelketa jokatu zen Granadako Polikiroldegi Nagusian, eta Naiara Villasante Ruiz de Gauna zarauztarrak brontzezko domina eskuratu zuen. 78 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, eta lau borroketatik hiru nagusitasunez irabazi zituen.
Judo Klub Lizardi Zarautz klubak bi ordezkari izan zituen lehiaketan, oraingo honetan bakoitza bere unibertsitatea ordezkatuz. Eva Manzanas Beldarrain dominengatik lehiatzetik gertu gelditu zen, baina azkenean, zazpigarren postua lortu zuen. Beste behin ere, emaitza bikainak Judo Klub Lizardi kubarentzat. Oraingo honetan ere, maila handia erakutsi zuten.
Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Espainiako unibertsitate arteko txapeldun titulua eskuratu zuen. Iratxe Bizkarrondok, klubeko entrenatzaileetako batek, jaso zuen Estatuko unibertsitaterik onenari emandako saria.
Txapelketa protokoloari jarraituz, sari banaketa ez zen maila desberdineko podiumean egin, eta kirolariek ez zuten judoka jantzi. Horren ordez, bakoitzak bere unibertsitateko txandala jantzi zuen, eta sari banaketa ez zen maila desberdineko podiumean egin.