Merkatua Bizirik elkarteak Sendabelarrak hitzaldia antolatu du ostiral arratsalderako. Sendabelarretan aditua den Ainitze Sala lazkaotarrak emango du hitzaldia, eta Merkatu Plazako lehen solairuan izango da, 18:30ean hasita.
Aitziber Sala fitoterapeuta eta baserritarra da, eta Izan Onik Sendabelarrak ekimena sortu zuen, produktu natural eta ekologikoen bidez osasuna eta ongizatea ardatz dituena.