Izena eman daiteke haurren Txaparrotan txapelketan

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 12a

Haurren Txaparrotan iaz. (Intza Trula)

Igandera arte egin ahalko dute inskripzioa gaztetxoek, 60 eru ordainduta. Partidak uztailaren 4-5eko asrteburuan jokatuko dituzte. Helduen txapelketa asterbee geroago izango da.

Haurren Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa uztailaren 4-5eko asteburuan jokatuko da, eta parte hartu nahi duten LH 3tik eta DBH 2ra bitarteko haurrek dagoeneko eman dezakete izena eman txaparrotan.herokuapp.com webgunean. Atzo zabaldu zuten izen emate epea, eta igandean itxiko dute, maiatzaren 17an. Txapelketa jokatuko duen talde kopurua mugatua da. Horregatik, izena ematen duen talde kopurua baimendutakoa baino handiagoa bada, zozketa egingo dute epea itxi eta bi egunetara.

Taldeek ez dute ordainketarik egin behar onartuak izan arte. Behin onartutakoan, bi eguneko epea izango dute 60 euroko diru sarrera egiteko. Horrez gain, zortzi partaidetik gorako taldeetan, jokalari gehigarri bakoitzeko 5 euro gehiago ordaindu beharko da. Izena ematerakoan Rural Kutxako kontu korronte honetan egin behar da ordainketa: ES97 3008 0181 3545 1127 3924.

Haurren txapelketarako inskripzio epea itxi eta hurrengo egunean, maiatzaren 18an, zabalduko dute helduentzako izen ematea, 09:00etan. Helduek ere astebeteko epea izango dute izena emateko; hilaren 24ra arte, alegia. Haurrek bezalaxe, taldea onartua izan ondoren egin beharko dute ordainketa aipatu kontu korrontean; zehazki, 80 euroko diru sarrera egin beharko dute. Helduen txaparrotan txapelketa uztailaren 11-12an jokatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide