'El poeta' filma eskainiko dute gaur jatorrizko hizkuntzan

Mireia Galarza Bastida 2026ko maiatzaren 12a

19:30ean hasiko da Simon Mesa zinemagile kolonbiarrak zuzendutako pelikula, iazko apirilean estreinatutakoa. 

Asteburuko zinema emanaldien ondoren, Un poeta filma eskainiko dute gaur arratsaldean Modelon jatorrizko hizkuntzan.19:30ean hasiko da Simon Mesa zinemagile kolonbiarrak zuzendutako pelikula, iazko apirilean estreinatutakoa. 

Filma Oscar Restrepo protagonistak poesiarekin duen harremanari buruz mintzo da. Diziplina horrek ez dio distira handirik ekarri protagonistari bere bizitzan, eta jada zahartuta, "itzalpeko poetaren topikoari" men egingo dio. Yurlady nerabe apala ezagutzeak eta bere talentua lantzen laguntzeak, ordea, argitasun pixka bat emango dio bere bizitzari, baina poesiaren mundura eramatea agian ez da bidea. Istorioa gorpuzten duten aktoreen artean daude Ubeimar Rios, Rebeca Andrade, Guillermo Cardona, Margarita Soto, Hugo Valencia eta Humberto Restrepo.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide