Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa aurrera doa, eta Zestoa menderatu ondoren, gomazko paletan final hamaseirenetako kanporaketak gainditzea lortu du Zarautzek.
Zarautzen etxekoek 2-1 garaitu zuten Zestoa, eta, joan den asteburuan, emaitza bera errepikatu zuten Zestoan. Hori hala, 4-2 irabazita sailkatu dira final zortzirenetan Azkoitiaren aurka jokatuko duten kanporaketara. Estrada zarauztarrak 11-20 menderatu zuen Rodriguez buruz burukoan; binakakoan, Landa-Etxabe bikote zarauztarrak 0-20 azpiratu zituzten Etxabe eta Larrañaga zestoarrak; eta buruz buruz zazpi koadroan jokatutako azken partidan Alonso zestoarrak 20-6 irabazi zion Uranga zarauztarrari. Hurrengo jardunaldiei begira, maiatzaren 17an eta 24an jokatuko ditu Zarautzek final zortzirenak Azkoitiaren kontra.