Herritarrek odola emateko aukera edukiko dute etzi

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 11

Odol ateraldia. (Artxibokoa)

16:30etik 21:00etara egingo dute maiatzeko odol ateraldia, eta aurretik eskatu beharko dute herritarrek hitzordua, ohi bezala.

Hilabetero moduan, odol emaileek etzi, asteazkena, izango dute odola ateratzeko aukera Zarauzko anbulatorioan. Beti bezala arratsaldean izango da hitzordua, 16:30etik 21:00etara, baina aurrez hartu beharko da hitzordua. Horretarako, 943-00 78 85 telefonora deitu edo lotura honetan izena eman beharko dute odola ateratzea nahi dutenek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide