Elene Frescok Erreginaren Kopa irabazi du Bera Bera taldearekin

Aritz Mutiozabal 2026ko maiatzaren 11

Bera Bera taldea Erreginaren Kopa ospatzen. (Bera Bera)

Donostiako eskubaloi taldeak 25-21ekoarekin nagusitu zitzaion atzo Mecalia Atletico Guardes taldea, Donostia Arenan. Hamargarrenez irabazi du titulua, eta zarauztarrarentzat lehen aldia da.

Bera Bera eskubaloi taldeak 47. Erreginaren Kopako txapeldun izan da, Mecalia Atletico Guardes taldea 25-21eko emaitzarekin irabazi ondoren. Gisa horretan, Kopako laugarren titulua erdietsi du erreskadan eta hamargarrena bere historian. Elene Fesko jokalari zarauztarrarentzat, baina, Donostiako taldearekin lortzen duen lehena izan da; denboraldi honetan iritsi da Bera Berara eta honakoa taldearekin lortzen duen bigarren titulua da, irailean Iberiar Superkopa lortu baitzuen.

Donostian jokatu da asteburuan zehar Erreginaren Kopa, eta Bera Berak finalerdietan 25-23koarekin lortu zuen finalerako txartela, asko sufritu ondoren. Donostia Arena jendez gainezka, etxeko taldea jaun eta jabe izan zen finalean Gaurdesen aurkako finalean. Uneoro, aurretik joan zen markagailuan, eta astedenaldira jada lau goleko aldearekin iritsi zen (11-7), non bigarren zatian abantailari eutsi zion.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide