Boluntariotzan jarduten duten hainbat elkarte kalera atera dira gaur Zarautzen. Udalak Zarauzko Boluntariotza Azoka egin dute bosgarrenez malekoian, Galtxagorri elkartearen aurreko plazan, eta hitzorduaren helburua izan da boluntarioek beren lana ezagutzera ematea zein herritarrengana gerturatzea.
Hamazazpi elkartek eta Zarauzko Solidaritate Koordinadorak jarri dute informazio postua malekoian. Parte hartu duten elkarteak ondorengoak izan dira: Asebier, Itxaropenaren Telefonoa, Atzegi, AGI, DYA, Bizi Bide, Nagusilan, Bidez Bide, Gizalde-Sareginez, Afagi, Gurutze Gorria, Aspace, Bihotzez, Acabe, Ademgi, Garagune eta Agadelprise. Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren postuan, berriz, ondorengo hauek egon dira: Munduko Begiak, Ibarratik misio taldea, Zaporeak, Tau Fundazioa, Calcuta Ondoan, Ori-Zautz, Misevi, ACOES, AMS, Proyde-Proega, Hirugarren Adina eta Itsas Salbamendu Humanitarioa.