Usoa Ostolaza, laugarren Espainiako Vueltan

Maddi Txintxurreta 2026ko maiatzaren 9a

Usoa Ostolaza, Vueltako azken etapa amaitu ostean. (Laboral Kutxa)

Zarauzko txirrindularia zortzigarren helmugaratu da gaur Asturiasen jokatu duten lasterketan, eta txapelketa amaituta, sailkapen orokorreko laugarren postua lortu du.

Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa-Euskadi) Zarauzko txirrindulariak laugarren postua lortu du Espainiako Vueltaren sailkapen orokorrean. Gaur jokatu dute txapelketako azken lasterketa, Asturiasko Angliru mendatean.

Paula Blasi kataluniarrak (UAE) bururatu du Espainiako lehiaketako txapela, eta Petra Stiasny izan da gaurko etapa gogorreko irabazlea. Ostolaza zortzigarren helmugaratu da Asturiasko lasterketan, irabazlearengantik minutu bat eta 41 segundora. Horri esker, hiru postu egin ditu gora sailkapen nagusian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide