Zarauzko Udalak eta larrialdietako sektoreko hainbat elkartek zein erakundek Guztion eskuetan ekimena egin dute gaur malekoian. DYA, Osakidetza, SOS Deiak, Ertzaintza, Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Zingira Zarautz Babes Zibila eta IPAR S.A.R. elkarte zein erakundeek parte hartu dute, eta helburua izan da herritarrei larrialdi egoeren aurrean nola jokatu erakustea.
Besteak beste, anbulantzien eta suhiltzaileen saioak egin dituzte, eta BBB eta desfibriladore formakuntzak edota erreskate simulazioak ere eman dizkiete gerturatu direnei. Elkarte eta erakunde hauen lanbidea erakustea ere izan da ekimenaren xedea.