Monte Albertian dagoen Irudika LHII lanbide heziketako zentroak prestakuntza jardunaldi espezializatuak burutuko ditu maiatzaren 12tik 14ra. FP+SALUD: Estética y Peluquería Oncológica Colaborativa proiektua garatu du Tenerifeko CIFP Las Indias ikastetxearekin batera, paziente onkologikoei zuzendutako estetika eta ile-apainketa osasungarriaren inguruko ezagutza sustatzeko helburuarekin.
Proiektua Agrupación de Centros programaren barruan kokatzen da, eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak finantzatu du.
Ekimen honen bidez berrikuntzaren, lankidetzaren eta gizartearekiko konpromisoaren aldeko apustua egin du Irudika LHII-k. Prestakuntza jardunaldi hauekin osasunaren, estetika profesionalaren eta pertsonen zaintzaren arteko lotura indartuko dute, paziente onkologikoen ongizate emozional eta fisikoan arreta berezia jarriz.
Hona hemen egitaraua:
Maiatzak 12, asteartea
- 09:00etatik 12:00etara : Acompañar desde las manos
Hizlariak: Paula Vicente (ASGICER) - 12:30etatik 15:30etara: El cuidado del cabello
Hizlaria: Belén Ibañez (Bells)
Maiatzak 13, asteazkena
- 09:00etatik 12:00etara: Nutrición en procesos oncológicos
Hizlaria: Vanessa Blazquez (Nutrición Donostia) - 12:30etatik 15:30etara: El cuidado de la piel
Hizlaria: Verónica Cazalis (Verónica Cazalis)
Maiatzak 14, osteguna
- 09:00etatik 12:00etara: Prótesis de areolas
Hizlaria: Alejandra Menéndez (Aless Micropigmentación)
Halaber, Oceanscare proiektua dela eta, emaitzen aurkezpen saioa burutuko dute maiatzaren 14an, 12:30etan, Mandabide jatetxean. OceansCare: Redes capilares que puedan proteger nuestro mar hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak onartutako proiektu bat da. Aurkezpen saioaren helburua parte hartu duten erakunde, ikastetxe eta enpresen arteko harremanak sendotzea, proiektuaren azken faseari ikusgarritasuna ematea eta egindako bidea balioan jartzea izango da.
Saioaren ardatz nagusia OceansCare proiektuaren emaitzen aurkezpen ofiziala izango da. Aldi berean, itsas ingurumenaren babesaren inguruko kontzientzia sustatu, eta lankidetzak eta hezkuntza berrikuntzak gure ozeanoen zaintzan eragin positiboa izan dezaketela erakutsiko dute. Dagoeneko proiektuak erakutsi du hondakin kapilarrei bigarren bizitza ematea posible dela, eta benetako erronkei erantzuteko berrikuntza pedagogikoa eta ingurumenarekiko konpromisoa uztartu daitezkeela.
Jardunaldiaren ondoren networking luch bat egingo dute etorkizuneko proiektu berriak partekatzeko eta harremanak indartzeko. Aurkezpen saio hau "OceansCare proiektuaren amaiera baino gehiago izango dela" diote, baita "etorkizuneko erronka eta aukera berrien abiapuntua" ere.