Herriko ikasleen artean idazketa eta irakurketa sustatze aldera, aurten ere Salbatore Mitxelena literatur lehiaketa antolatu du dute, eta atzo arratsaldean sari banaketa ekitaldia egin zuten Modelo aretoan. Inork ez zuen galdu nahi izan Zarauzko Udalak antolaturiko ekitaldia, eta ikastetxeetako ikasle, guraso eta ezagun ugari elkartu zen.
Guztira, 499 lan jaso dituzte lehiaketaren 44. edizioan, eta horietatik 30 saritu ditu epaimahaia. Urteroko dinamikari jarraituz, ekitaldiko lehenengo sariak Xabier Txurruka alkateak eta Irune Urbieta Hezkuntza eta Kultura zinegotziak eman zituzten. Ondoren, epaimahaikideen eskutik joan dira banan-banan jasotzen aitortza, Arantxa Aldalurrek aurkezpen lanak egin zituen bitartean.
Gainera, atzokoa Aldalurrek aurkeztu zuen azken ekitaldia izan zen; izan ere, udal langileak aurki erretiroa hartuko du. Alkateak eskerrak eman zizkion urtero-urtero saioa mimoz prestatzeko hartzen duen lanagatik. Hain zuzen ere, lan sarituen laburpentxoa egiten du saritu bakoitza oholtza gainera igo aurretik, eta atzo ere dotore aritu zen.
A1 maila: ipuinak
1. saria: Amaneren galtzerdiak, Naia Arregi Pajares
2. saria: Zu ikusi gabe, Erin Aizpurua Egiazabal
A2 maila: ipuinak
1. saria: Errekarekin arazoak, Iraia Jauregi Curiel
2. saria: Azeria eta Olaa erreka, Suhar Goiri Aranburu
B 1 maila: ipuinak
1. saria: Motxilan barrena, Ur Iruretagoiena Etxabe
2. saria: Erosketa orgatxoa, Eilidh Mcleod Sedano Bremner
3. saria: Ama oraindik gurekin dago, Uxue Aizpurua
4. saria: Txantxangorria, Amets Eizagirre Aldanondo
B maila: olerkiak
1. saria: Gerra, Lizar Iruretagoiena Etxabe
2. saria: Zu gabe, Shaiel De La Maza
3. saria: Kresalak zipriztindutako herria, Nahia Manterola Elortza
4. saria: Unibertsoa, Thiago Viadas Caceres
C 1 maila: ipuinak
1. saria: Amonaren argia, Maddi Agirreazaldegi Latasa
2. saria: Bera, Unai Lizaso Aldabe
3. saria: Iraganera bidaia, Maialen Arizmendi
C maila: olerkiak
1. saria: Nekatuta nago, Maddi Agirreazaldegi Latasa
2. saria: Zu, Iraia Aranzabal Cano
3. saria: Kafe usaina, Ekhi Zaldua Gabilondo
D 1 maila: ipuinak
1. saria: Hegaldia, Lur Elorrieta Alberdi
2. saria: Aitonaren arratsaldeak, Lore Erostarbe Iradi
3. saria: Xakea, Eider Zendoia Cillero
D maila: olerkiak
1. saria: Ikusi Makusi, Andoni Aranberri Loiola
2. saria: Txori aske, Lorea Uria Elkoro
3. saria: Hendaia, Haizea Leizaola Lizaso
E 1 maila: ipuinak
1. saria: Katalina, Saioa Novelli Eizaguirre
2. saria: 3:17, Nere Iruretagoiena Berraondo
3. saria: Batxilergoko argi-izpia, Iraide Etxezarreta
E maila: olerkiak
1. saria: Sokatira, Maddi Lasa Oreja
2. saria: Begigoa top trending, Nouran Elghailani Ben Yerrou
3. saria: Oroitzapenekin hizketan, Enara Eskibel Albeniz