'El diablo viste de Prada 2' eta 'Gangster txikia' filmak emango dituzte egunotan

Intza Trula 2026ko maiatzaren 9a

Gaurtik astelehenera bitartean emango dute El diablo viste de Prada 2; Gangster txikia, berriz, gaur eta bihar ikusi ahal izango da Modelo aretoan.

El diablo viste de Prada 2 filma emango dute gaurtik hasi eta astelehenera bitartean Modelo zinema aretoan. Horrez gainera, haurrei zuzendutako Gansgter txikia ikus-entzunezkoa ere emango dute gaur eta bihar pantaila handian.

El diablo viste de Prada 2 komedian, Miranda Priestlyk Emily Charltonen aurkako borrokari jarraitzen dio. Bere laguntzaile ohia exekutibo arerio bihurtuta, hedabide inprimatuen gainbeheraren ondorioz publizitateagatiko diru sarrerengatik lehiatzen diren bitartean eta Miranda erretirora hurbiltzen den bitartean.

Gangster txikia-k Rik Boskampen eta bere aitaren istorioa du oinarri. Auzoko mutilen iseka eta abusuen biktima dira beraiek. Rikek nahiko luke bere aita pertsona indartsuagoa izatea, horrela inor ez litzatekeelako ausartuko beren kontra egitera.

Gaur, larunbata

  • 16:45. Gangster txikia.
  • 19:15. El diablo viste de Prada 2.
  • 22:15. El diablo viste de Prada 2.

Bihar, igandea

  • 16:45. Gangster txikia.
  • 19:15. El diablo viste de Prada 2.

Etzi, astelehena

  • 17:00. El diablo viste de Prada 2.
  • 19:30. El diablo viste de Prada 2.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide