Talaimendi bideko espaloia berrituko dute

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 8a

Talaimendi bidea. (Carlos Bengoa Puente)

Udalak Talaimendi bideko espaloi berria egiteko proiektua idazteko enkargatu du, eta uda baino lehen izatea espero dute, urbanizazio lanak urri-azaro aldera has ahal izateko.

Iban San Martin Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi du "udalak Talaimendi bideko espaloi berria egiteko proiektua idazteko enkargua" egin duela, eta "horretaz arduratuko den enpresa Girder Ingenieros" izango dela. 

Espaloi berria Gran Camping Zarautzen sarreraraino iritsiko da, eta proiektua uda baino lehen izatea espero dute, urbanizazio lanak urri-azaro aldera hasi ahal izateko.

"Zarauztarrek eta bisitariek aspalditik egina zutela Talaimendiko errepidean espaloia egiteko eskaria" dio zinegotzi jeltzaleak. Nabarmendu du "jende asko dabilen pasealeku horretan oinezkoen segurtasuna hobetzeko espaloia egiteko konpromisoa hartu zutela, eta beraien hitza beteko dutela".

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide