Joseba Jaka sormen beka jaso du Etxeberriaren 'Super Mario hil behar dut' komikiak

Intza Trula 2026ko maiatzaren 7a

Xabier Etxeberria, atzoko sari banaketa ekitaldian. (Elkar)

Atzo arratsaldean Adoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde kultur parkean egindako ekitaldian jaso zuen saria Etxeberriak. Halaber, Hizkuntz Eskubideen Behatokiari Elkar saria eman zioten atzoko hitzorduan.

Xabier Etxeberriak ondutako Super Mario hil behar dut komikiak jaso du Joseba Jaka sormen beka, Elkar fundazioaren eskutik, atzo arratsaldean egindako ekitaldian. Andoainen (Gipuzkoa) ospatu zuten saioa, Martin Ugalde kultur parkean, eta bertan Ibilbidearen Elkar saria ere banatu zuten: Hizkuntz Eskubideen Behatokiarentzat izan zen hori, hain zuzen.

Etxeberriak Maria Reyesekin eta Javier Andradekin batera ondu du Super Mario hil behar dut proiektua. Epaimahaiaren hitzetan, proposamena "ausarta" da. Besteak beste, genero berdintasuna eta homofobia gaiak jorratzen ditu. "Gai serioak, baita tragikoak ere, umorez zipriztinduta, eramangarriagoak eman dezakete: garrantzia kendu gabe, gure gizartearen ispilu bihurtzen dira, istorio honetan bezala", gehitu du.

Etxeberriak hartu zuen hitza atzoko sari banaketa ekitaldian, eta proiektuaren hastapenak gogora ekarriz, ondorengoa esan zuen: "Nik neuk beti sinetsi izan dut istorio honen indarrean, nahiz eta erditzea luzea izaten ari den". Aitortu zuenez, gazteentzako eleberri bezala idatzi zuen hasieran, eta eleberri grafikora aldatzea proposatu zioten agentzian ondoren: "Bakarkako lana izateari utzi eta talde lana bihurtu zen orduan, komiki gehienak diren bezala".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide