Josu Chuecaren 'Montejurra 76, Inpunitatearen aurkako argazkiak' hitzaldia, bihar Photomuseumen

Enara Ariznabarreta 2026ko maiatzaren 7a

Josu Chueca Intxusta. (Universidad de Chile)

Josu Chueca Intxustak hitzaldia emango du Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan. 18:00etan hasiko da saioa, eta sarrera doakoa izango da.

Aula/Gela programaren barruan, biharko saioan, Josu Chueca Intxustak  'Montejurra 76,  Inpunitatearen aurkako argazkiak' hitzaldia eskainiko du. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Oraingo honetan, 1976ko maiatzaren 9an Jurramendin (Nafarroa) gertatutakoaz arituko da,  Espainiako eta nazioarteko ultraeskuindarrek, Estatuko Barne ministeritzaren atal batzuen laguntzarekin, inpunitate osoz gauzatutako karlisten aurkako izugarrizko erasoaldiaren inguruan. Chuecak Jurramendin zein Iratxen ateratako argazkien bidez, zer nolako erasoaldia izan zen eta eraso horren egile zuzenak nortzuk izan ziren erakutsiko du. 

Josu Chueca Intxusta EHUko Historia Garaikideko irakasle titularra eta Esperientzia Geletako zuzendaria izandakoa da, baita Hamaika Bide elkarteko lehendakaria, eta beste hainbat elkarte memorialisten partaidea ere, Goldatu eta SF 78, esaterako. Euskal nazionalismoren historia, Francoren osteko trantsizio politikoa, eta 1936-1939 ondorengo erbestea dira bere ikerketa lerro nagusiak. Bere azken ikerlanen artean, 'Gurs el campo vasco', '1939, Gerra ondorengo erbesteaz', '2000 del Winnipeg. Diario de a bordo', eta 'El ojo de la aguja; Gipuzkoako haurrak erbestean' aurki ditzakegu.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide