Lizardi judo taldeko Eva Manzanasek eta Naiara Villasantek Espainiako Unibertsitateen Arteko Txapelketan parte hartuko dute Granadan. Bihar abiatuko da taldea hara, eta pisaketak ostiralean egingo dituzte. Txapelketa, berriz, larunbatean, 9:00etan hasiko da.
Manzanasek eta Villasantek unibertsitate bana ordezkatuko dute lehian: Manzanasek EHU eta Villasantek UNED. Manzanasek 1. daneko gerriko betza du, eta 78 kiloz azpiko mailan lehiatuko da; Villasantek, berriz, 2. daneko gerriko beltza du eta 52 kiloz azpiko mailan lehiatuko da. Gainera, ez da Manzanasek txapelketa horretan parte hartzen duen lehen aldia; iaz brontzezko domina lortu zuen Madrilen.
Horiez gain, EHUko taldearen arduraduna Iratxe Bizkarrondo izango da, Lizardi klubeko entrenatzaileetako bat, eta borroka guztietan lagunduko die partaide zarauztarrei.