Maialen Berasategiren manifestuarekin hasiko dute aurtengo Literaturia

Intza Trula 2026ko maiatzaren 5a

Hainbat lagun, iazko Literaturiako azokan. (Aritz Mutiozabal)

Euskal literaturaren bueltako jaialdia ospatuko dute herrian maiatzaren 29tik 31ra, Dar-Dar lelopean. Berasategiren manifestuarekin hasiko dute lehen eguna, eta ondoren Zerbait sartu zait begian ikuskizuna aurkeztuko du Imanol Epeldek.

Hilabete honen amaieran, maiatzaren 29tik 31ra, ospatuko dute herrian Literaturia, euskal literatura oinarri duen jaialdia, Doinuele euskarazko plazen sarearen barruan. Dar-Dar lelo hartuta jakinarazi dute aurtengo egitaraua, eta lehen eguna Maialen Berasategiren manifestuarekin hasiko dute.

Zehazki, 20:00etan irakurriko du manifestua Berasategi itzultzaile eta zuzentzaileak, Modelo aretoan. Jarraian, Zerbait sartu zait begian ikuskizuna aurkeztuko du Imanol Epeldek, leku berean. Horrez aparte, hiru egunetan zehar euskal literaturako liburuen azoka, aurkezpenak, idazketa tailerrak nahiz bestelako ekitaldiak izango dira herrian.

Gainera, urtero bezala, aitortzarako tartea ere hartuko dute Literaturian. Aurtengoan, Armiarma literaturaren sarea omenduko dute, Susa argitaletxeak sortu eta sustatutako ekimena. Larunbatean izango da aitortza ekitaldia.

Egitaraua:

Maiatzak 29, ostirala

  • 20:00. Maialen Berasategiren manifestua, Modelo aretoan.
  • 20:15. Zerbait sartu zait begian ikuskizuna, Imanol Epelderen eskutik, Modelo aretoan.

Maiatzak 30, larunbata

  • 11:00. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako idazketa tailerra, Mejillon Tigreren eskutik, Etxezabalan.
  • 11:00-12:00. Liburu aurkezpenak, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 11:00-14:00 eta 16:30-19:30. Liburuen azoka, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 12:00. Armiarma literaturaren sareari omenaldia, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 12:15-14:00. Liburu aurkezpenak, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 12:30. Lurdes Iriondo. Isilarazitako ahotsa, Jon Martinen, Irati Odriozolaren, Ainhoa Ansaren eta Gari Amundarainen eskutik, Modelo aretoan.
  • 16:30-17:30. Liburu aurkezpenak, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 17:30-18:30. Ongi etorri ipuin kontaketa musikatua helduentzat, Ameliren eskutik, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 18:30-19:30. Liburu aurkezpenak, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 20:15. Omen, Habia taldearen musika emanaldia, Modelo aretoan.

Maiatzak 31, igandea

  • 11:30. Itzulpena: ezinean, ekinean Xabier Olarraren, Uxue Reyren eta Lide Hernandoren eskutik, Santa Klara komentuko elizan.
  • 16:45. Literattipia: Klera dantza emanaldia,Kukai eta M. Larbururen eskutik, Modelo aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide