'Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza' poesia-errezitaldi musikatua izango da ostegunean

Enara Ariznabarreta

'Rafqa: Honengatik egiten dugu dantza'. (Donostia Kultura)

Kolonizazioak zapaltzen dituen gorputzen ahotsak zabaltzeko eta palestinar herriaren erresistentzia ohoratzeko poesia-errezitaldi musikatua eskainiko dute.

Ostegunean, maiatzak 7, 'Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza' poesia-errezitaldia eskainiko dute Eider Beobidek, Xalba Ramirezek eta Peru Galbetek. Errezitaldia 18:30ean izango da Sanz Enea liburutegian.

Eider Beobidek Mohammed el-Kurd poetaren 'Rifqa' liburua itzuli zuen 2024an, eta liburu horretako hainbat poema oinarri hartuta errezitaldi bat sortu du Ramirezekin eta Galbeterekin batera, kolonizazioak zapaltzen dituen gorputzen ahotsak plazaratzeko eta palestinar herriaren erresistentzia ohoratzeko helburuarekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide