Igandean, maiatzaren 10ean, Pagoeta mendizale elkartea Arabaren eta Gipuzkoaren arteko mugako mendietara joango da. Mendizaleek 15,67 kilometrotako ibilbide biribila egingo dute, eta lau tontorretara igoko dira: Jarindo (893 metro), Maroto (865 metro), Isuskiza (807 metro) eta Albertia (863 metro).
6 ordu inguruko ibilbidea izango da, erraza eta egun osokoa. Albertia mendian Euskadiren eta Errepublikaren alde borrokatu zirenen omenez egindako monolito eta oroigarri batzuk daude, gailurrean bertan eta inguruetan. Bidearen amaieran, mendizaleek baso apartak gurutzatuko dituzte, eta pago ikusgarriak eta izei ikaragarriak ere izango dituzte bidelagun.
07:30ean abiatuko dira mendizaleak Agoues biribilgunetik. Interesa dutenek maiatzaren 8ra arte izango dute izena emateko aukera Mendizabal kinkila dendan.