Buruhandi eta erraldoien kalejira, familien gozamenerako

Juan Luis Romatet

Zarautz Familia Giroan programaren egitarauaren barruan, buruhandi eta erraldoien kalejira egin zuten atzo arratsaldean kostaldeko herrian. Gaur ere izango dira egitasmo horren barruko ekitaldiak.

Maite dituzte Zarautzen buruhandi eta erraldoiak, eta atzo ere hala erakutsiko zuten arratsalde partean ere. Euri arriskuari aurre eginez, kalejiran atera ziren buruhandi zein erraldoiak, Zarautz Familia Giroan programaren barruan antolatutako ekitaldian. 

Gaur egingo dituzte programa horretako azken ekitaldiak kostaldeko herrian. Hala, 11:00etan hasita, herri lasterketa egingo dute, eta ondoren, 12:00etatik aurrera, plaza dantzetan aritzeko aukera izango da Musika plazan. Arratsaldean, berriz, 16:30ean hasita, bisita gidatua egingo dute Arte eta Historia Museoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide