Igandeko Zarauzko VIII. Herri Lasterketarako 200 korrikalarik eman dute izena. Hori da probaren parte hartze parte muga, eta asteazken arratsaldean bete zen kupoa. Urtetik urtera jende gehiago apuntatzen dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta, aurten, nesken parte hartze kopurua altua izango da, %40 pasatxo.
Ibilbidean aldaketak egin behar izan dituztela eregineratu dute, Astiko eremuan obratan dagoelako. Beraz, ibilbidea moldatu dute eta udalak egoera aztertu ondoren, berehala eman zien baiezkoa. Hala, lasterketa Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko da 11:00etan, eta leku berean izango du helmuga; bidean hainbat zati kendu eta zati berri gehitu dizkiote.
Beraz, udalete aurretik irten eta zuzen-zuzenean tren geltoki aldera abiatuko dira korrikalariak. Segidan, Lapurdi kaleko bidegorritik Ikastolaraino joango dira. Behin Ikastolara iritsita, Mitxelena kaleko bidegorritik Salberdinera egingo dute eta ondoren, Amalur parketik Paxora, eta Paxotik Herrikobarra kalera, Foruen kalera iritsi arte. Bizkaia kaletik anbulatoriora joko dute, eta Azken Portu igo eta jaitsi ondoren, Herrikosoroko bidegorritik suhiltzaileetaraino.
Ikastola aldera iritsitakoan, eta Nafarroa kalea azpibidetik gurutzatuko dute, Ispilla aldera jotzeko. Azkenik, araztegi ondotik pasa, eta biotopotik jarraituko dute eta malekoiazeharkatu ondoren, Lege Zaharren Enparantzan bukatuko dute lasterketa.