Beste behin, opera saioa ikusteko aukera izango da Modelo aretoan. Oraingo honean, Giacomo Pucciniren Turandot opera eskainiko dute, 19:15ean.
Vienako (Austria) The Vienna State Opera konpainiak, munduko opera-konpainia garrantzitsuena eta ezagunena, ekoitzitako ikuskizuna da Turandot. Musika zuzendaria Marco Armiliato eta eszena zuzendaria Claus Guth dira, eta honako abeslari hauek hartzen dute parte: Asmik Grigorian, Jonas Kaufmann, Dan paul Dumitrescu eta Jörg Schneider.
Sarrerak 9 euro balio du, eta Modeloko lehiatilan edo Kutxabankeko atari digitalean eskuratu daitezke.