Zarauzko zarata mapa jendaurrean jarri du udalak

Intza Trula 2026ko maiatzaren 2a

Zarauzko zarata mapa. (Zarauzko Udala)

Interesa duen orok maiatzaren 27ra arte izango du ekarpenak edota alegazioak egiteko aukera. Zarauzko Udalaren webguneko Parte hartu atalean kontsulta daiteke zarata maparen hasierako zirriborroa.

Tokiko gobernu batzarrak martxoaren 23an hasierako onespena eman zion Zarauzko zarata mapari, eta udalak jendaurrean jarri du orain zirriborro hori. Besteak beste, herriko zarata guneak zeintzuk diren jasotzen du idatziak.

Orain, jendaurrean dago zarata mapa, eta maiatzaren 27ra arteko epea izango dute herritarrek ekarpenak edota alegazioak egiteko. Horretarako, Zarauzko Udalaren Parte hartu atalera jo dezakete.

Horrez gain, udaleko Ingurumen departamentuak jakinarazi du soinu kalitatearen inguruko inkesta bat zabaldu duela. Zarata atalean aurki eta bete daiteke hori.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide